XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) antagonismoa erakutsiz berriz, herri mugimendua deitzea proposa daiteke, indarrean dagoen egoera eztabaidan jartzea, aldaketa osoa, alegia; iraultza, gizarte inbertsioa, nolabait adierazteko.

Izate beraren bi aldeak dira, esan nahi da subjektu kolektiboaren bi adierazle direla.

Ez du esan nahi, alegia, mugimendua era kartesiarrean bitan bereiz dezakegunik. Ez.

Mugimenduaren bi aspektu dira goian adierazitako horiek, eta aldi batean bat erakus daiteke eta bestean bestea.

Mugimendua, berez dago etenik.

Esangura hau gordez, euskararekin lotutako herri mugimenduak, nahiz eta xede zehatz eta sektorialak erreibindikatuz hala nola euskarazko hezkuntza, euskarazko prentsa, euskara administrazioan, errepide seinalizazio euskarazkoak, euskarazko publizitatea, etab. egoera orokorraren berrikuste eta birplanteiaketa aurkeztu bide du: euskaraz estableki bizi izaterik izango duen herri antolaketa, lurraldetasun-erizpidean oinarrituko den legedia, Euskal Herri euskaldun elebakar eta burujabea.

Horrela uler daiteke, ez bestela, erakunde ofizialekin edo semi-ofizialekin partiduak barne urte mordoska honetan izandako gatazka giroa.

Gatazka hori zentzu sendoan burruka mantentzea da herri mugimenduaren bizitasun seinale eta bermea.

Gizarte-mugimenduaren eta herri-mugimenduaren artean dagoen aldea, gizarte-agentearen eta subjektu politikoaren artean dagoen berbera da.

Aurreraxeago esplikatuko da hau.

Euskaltasuna eta prentsatasuna

Euskal prentsak bi osagarri ditu, bistan denez: euskaltasuna eta prentsatasuna.

Prentsatasuna, kazetal produktu osoa eta homologatua izateko osagarria da.

Beste edozein gisako produkturen parean jarriko duen araudi eta prozedura multzoak definitzen du.

Kazetaritza definitzen duten parametroen arabera neurtu behar da produktu bat periodistikoa den ala ez, argitalpen enpresatik hasi, idazkuntza mailatik segi, lan moetatik jarrai, eta produktua merkatuan kokatzeko prozedura konplexuraino ailegatuz.

Euskaltasuna aldiz, hizkuntz alternantzia baino areago doa.

Izan ere, euskaraz idaztea adieraziz, prentsaren kode aldaketa hutsa adierazten da: kontraesanaren alde ahulena.

Euskaltasunak, zentzu sendoan euskaltzaletasuna deitua, abertzaletasuna du erreferentzi gune...